Skip to main content
Restaurante Sidreria Gabiria Bario de Ventas Irun Gipuzkoa

GABIRIA JATETXEA SAGARDOTEGIA

943 634 048

HASIERA


Gabiria jatetxe eta sagardotegia Gabiria industrialdean dago, Irunen, Landetxa auzoan. 2012ko uztailaren 6an, gerentez aldatu zen –ordura arte, Nagore jatetxea zen–, eta, gaur egun, Santi de la Sernak zuzentzen du.

150 lagunentzako jantokia du, eta askotariko pintxo aukera dago, tabernako barran. Era berean, gosariak, errazioak eta hamaiketakoak ematen dituzte, baita ogitartekoak eta eguneko menuak ere, eramateko.

Oso leku atsegina da, zabala eta erosoa, ezin hobea lagunarteko afariak, enpresako bilerak, jaunartze ospakizunak, urtebetetze ospakizunak, ezkondu aurreko agur festak… antolatzeko, eta aretoa alokatzeko aukera ere badago, zuen ospakizuna lagunartean emateko. Menuak pertsonalizatuak eta merkeak dira, bai baitakigu zer garaitan bizi garen eta, horregatik, prezioa doitzen baitugu. Gainera, zerbitzua bikaina eta adeitsua da.


Bestalde, badago aukera edozein larunbat gauetan aretoaren pribatutasuna kontratatzeko, taldean 40 lagun bazarete gutxienez, baita, nahi baduzue, disck-jockeya eta dantzaldia ere.

Arretaz prestatutako janaria duzue zain: janari izozturik batere ez, freskoa eta kalitate handikoa dena; betiko jakiak, bertako produktuak erabiliz eginak.

Etorri gu ezagutzera. Atsegin handiz lagunduko dizuegu, eta seguru gaude zuen beharrei erantzuteko bide bat aurkituko dugula.

Aparkatzeko leku asko (autobusak,…).

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 22:00etara dago zabalik.
larunbatetan, 09:00etatik 16:00etara, hilabeteko lehenengo larunbatean izan ezik, non 02:30era arte dagoen zabalik, afaria eta dantzaldia dagoela eta.
Igandeetan, berriz, itxita dago.


(Informazio gehiagorako egin klik hementxe eta informazio guztia behar duzuela aurkituko duzu)

NON GAUDE


GPS Koordenatuak = Latitudea: 43.326745 (43º 19' 36.28" N) / Longitudea: -1.826248 (1º 49' 34.49" W)

Helbidea: Gabiria kalea, 13, (Bentak auzoa) 20305 - IRUN (Gipuzkoa)