Skip to main content
Restaurante Sidreria Gabiria Bario de Ventas Irun Gipuzkoa

GABIRIA JATETXEA SAGARDOTEGIA

943 634 048

   

HASIERA


Gabiria jatetxe eta sagardotegia Gabiria industrialdean dago, Irunen, Landetxa auzoan. 2012ko uztailaren 6an, gerentez aldatu zen –ordura arte, Nagore jatetxea zen–, eta, gaur egun, Santi de la Sernak zuzentzen du.

150 lagunentzako jantokia du, eta askotariko pintxo aukera dago, tabernako barran. Era berean, gosariak, errazioak eta hamaiketakoak ematen dituzte, baita ogitartekoak eta eguneko menuak ere, eramateko.

Oso leku atsegina da, zabala eta erosoa, ezin hobea lagunarteko afariak, enpresako bilerak, jaunartze ospakizunak, urtebetetze ospakizunak, ezkondu aurreko agur festak... antolatzeko.

Menuak pertsonalizatuak eta merkeak dira. Gainera, zerbitzua bikaina eta adeitsua da.


Jaunartzeen eta ezkontzen zerbitzu espezializatua.

Bestalde, badago aukera edozein larunbat gauetan aretoaren pribatutasuna kontratatzeko, taldean 40 lagun bazarete gutxienez, baita, nahi baduzue, disck-jockeya eta dantzaldia ere.

Arretaz prestatutako janaria duzue zain: janari izozturik batere ez, freskoa eta kalitate handikoa dena; betiko jakiak, bertako produktuak erabiliz eginak.

Autoak eta autobusak aparkatzeko espazio zabalak.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 17:00etara zabalik.
Larunbat eta igandeetan itxita.







(Informazio gehiagorako egin klik hementxe eta informazio guztia behar duzuela aurkituko duzu)

NON GAUDE


GPS Koordenatuak
Latitudea: 43.326745 (43º 19' 36.28" N)
Longitudea: -1.826248 (1º 49' 34.49" W)

Helbidea: Gabiria kalea, 13, (Bentak auzoa) 20305 - IRUN (Gipuzkoa)